OGF garatzen

Herri txiki bat hiri baten sartuta balitz bezala planteatzen da Oviedoko Gas Fabrikaren proiektua. Kanpusaren oinarriak aktibatzea eta birgaitzea dira. Horretarako, 28 ikasle + irakasle, proiektua irauntzen duen bitartean bertan biziko dira. Ikasle eta irakasle horien artean, sukaldariak, arkitektoak, ingeniariak egongo dira. Esan bezala, herri txiki baten funtzioak betetzeko, bertan ikusten ditugun zenbait eraikin erabilera planteatzen dira, baina ez soilik bertan bizitzen direnentzako baizik eta kanpotarrek ere disfrutatu ahal izateko. Helburua ez da kanpokoa baztertzea, baizik eta kanpoaldea eta barrualdea bat bihurtzea. Horretarako sarrera berriak planteatu dira 4 puntu kardinaletan, honek gure espazio berrian mugikortasuna ahalbidetuko du. Eremuaren mailakatzea, zonaldeka planteatu da, betiere 15m-ko kota diferentzia hori leunduz. Horretarako terrazak, eskalinatak, arrapalak, berdeguneak kokatu dira, espazio erosoak eraikiz.
Gasometroa, informazio tresna bezala proiektatu da. Nola kanpusean denbora guztian gauzak aldatuz joango diren, eta gasometroa Oviedoko zona nahikotxotik ikusten denez, folleto/panfleto/pankarta batzuk esekiko dira momentuaren arabera, bertako obrak eta proiektu berriak azaldu eta jatetxeari publizitatea emanez. 
Hegoaldeko eraikinean zentratuz, espazioari lotura bat eskeini nahian, eta kota aldaketa "desagerraraziz", gasometro horizontal beiratuez lotutako E formako eraikin multifuntzionala, zeina eraikinetik barrena, 15m.ko kota horri soluzioa ematen zaion. bertan aktibitate ezberdinak planteaten dira, lan eremuak, lo eremuak, deskantsu eremuak, espazio deportiboak... Esan beharra dago, sport espazioa, auditorium-a, jatetxea... bai kanpuseko pertsonentzat bai Oviedoko jendearentzat izango dela egunean zehar.
Egunean zehar aktibazioa erdiko jatetxe/taberna eraikinean izango da eta iparreko pabilioi/plaza estali/arkitektura tailerrean. 
Helburua, arkitekto/ingeniariak bekatuak,  aukertatutako eraikinak berriztea denbora epe batean, eta denbora berdinean, sukaldari bekatuak, bertan lan egitea eta eremuan lan egiten duten pertsona guztiei janari berritzaile hori ere dastatzeko aukera izatea egunero. 
Kanpusaren zereginak amaituak daudenean, eremu guztia irekia geratuko da, hasiera bateko herri txiki hori hiriko beste zati bat izatera pasatuz. Egoitza guztiak, hotel/hostal bezala alokatu ahal izango dira, arkitektura espazioko tailerrak hiriko tailerrak bihurtuko dira, aparkalekua publikoa, bulegoak klaseak edota enpresa bat alokatu leike bere erabilpenerako eta eraikin tertziarioak, kanpora eta barrura konexioa dutenez, tertziarioa segitzen jarraitu ahal dute etorkizunean ere. 
Gasometroa, ikono bezala izaten jarraituko du. Retroiluminatutako egitura bat planteatzen daz eina gauean iluminatzen da nolabait Oviedoko gas fabrika aktibatu dela adieraziz, bonbilla bat balitz bezala.




Comentarios

Entradas populares