Trinitate plaza, entrega. (Estalki textilak)
Azken entrega, tailerrian egindako ariketan oinarrituta dago. Trinitate plazako gune bat aztertu behar izan dugu eta segun eta jendearen eskaerak zeintzuk ziren, proiektu "desmuntagarria, garraiogarria, quita y pon" modukoa eraiki behar genuen. Horretarako Donostiko gurasoen, umeen, aiton-amonen etabarren iritzia behar nuen.
Hona hemen elkarrizketa guztien balorazio globala eta azkeneko emaitza.
··Trinitate plazara heldu eta adin ezberdinetako jendeari galdetzen hasi nintzen: ume txikiak, jolasteko tokia eskatu zuten; adinduak, estalkiak eta zeozer berdea nahi zuten plazan bertan. Beste batzuk, kafetegi bat bolatokiaren goikaldean. Bolatokiaren irekitzea izan zen eskaera nahiko arrunta.
Elkarrizketak eskuan, etxera bueltatu nintzen eta bueltak eta bueltak emanez, guztien eskaerak eta aurreirizpideak kontutan hartuta, erabakia estalkiak izan ziren. Lorategi mugikorren ideia ere gustatu zitzaidan(madrileko "plaza de la cebada" moduan) baina proiektu ezberdinak ez egitearren estalkiak aukeratu nituen.
Hasieran, bolatokiaren goikaldean jarri nituen estalkiak, nire interbentsioa hor zelako baina konturatu nintzen plazara etortzen den jendea, beste lekuetan ere jesartzen zela (frontoi alboan, eskaileratan...) asi que azkenean eserleku gehienak estalki desmuntagarripean geratu ziren.
Hurrengo argazkietan, trinitate plazaren maketa erakutsiko dizuet.
Proiektu honetan finko geratzen diren elementuak zutabeak dira, bat frontoi albokoa eta bestea bolatokiaren goiko aldean dagoena. Altzairuzko kableak desmuntagarriak dira, zutabetik ateratzen den tensorea lasaituz gero. Textilak korda moduko batzuekin daude ainguratuak, kordak kenduz gero textila jaitsi eta gorde egiten da. Ez da beharrezkoa hiruki guztiak estaltzea, segun eta zein urtarotan gauden edo ze eguraldi egiten duen, hirukiak libre utzi edo estali ahal dira eguzkia sartzeko edota ura ez sartzeko.
Biharko entregarako ere, trinitate plazaren ebaketak, oinplanua eta aldizkari bateko influentziak erantsiko ditut Analisiseko irakasleak eskatu zuen moduan.
Bukatzeko, ordenagailuz egindako proiektua utziko dizuet, lehenengo PDF-an perspektiba eta aurreko bista arruntak azalduko dira. Bigarrenean, hiruki batzuk kenduta.

Kableak(textil barik):
Textilak ipinita:
Maketaren koloreak etah irukiak ez datoz bat planuekin. (oso zaila zelako maketan hiruki mota horiek egitea, inklinazioa etab...)
Planuak, perspektibak eta detaileak:
Proiektu honetan finko geratzen diren elementuak zutabeak dira, bat frontoi albokoa eta bestea bolatokiaren goiko aldean dagoena. Altzairuzko kableak desmuntagarriak dira, zutabetik ateratzen den tensorea lasaituz gero. Textilak korda moduko batzuekin daude ainguratuak, kordak kenduz gero textila jaitsi eta gorde egiten da. Ez da beharrezkoa hiruki guztiak estaltzea, segun eta zein urtarotan gauden edo ze eguraldi egiten duen, hirukiak libre utzi edo estali ahal dira eguzkia sartzeko edota ura ez sartzeko.
Biharko entregarako ere, trinitate plazaren ebaketak, oinplanua eta aldizkari bateko influentziak erantsiko ditut Analisiseko irakasleak eskatu zuen moduan.
Bukatzeko, ordenagailuz egindako proiektua utziko dizuet, lehenengo PDF-an perspektiba eta aurreko bista arruntak azalduko dira. Bigarrenean, hiruki batzuk kenduta.

Comentarios
Publicar un comentario