Lehen entrega. HABITATA

Aukeratutako lekua "La Encina" parkea du izena, herri txiki baten kokatuta, Artziniega. Izena, Arteko gure ama santutegitik hartzen du, 1498.urtean eraikitako tenplu gotikoa. Artziniegako patroia da. Antzinan, parke hau santutegiaren lurrak ziren. Gaur egun, errepide bat banatzen ditu.


 
Habitata eratzeko leku finkoa, parkearen ekialdean kokatzen da. Zuhaitz eta maldarik gabeko lekua. Eremu honetatik, Ayala hiribildua ikus dezakegu, baita Burgoseko mendi batzuk ta Bizkaiko beste batzuk.


Lekua aproposa iruditu zait, eukitako bizipen guztiak positiboak izan direlako. Lagunekin bueltatxo bat ematera joaten ginenean, txakurrekin, familiakin igandeetan edo herriko festetan... Oso leku lasaia da, kotxeak ez dira ia entzuten, naturaz inguraturik dago, txoriak, zuhaitzak... Lasaitzeko eta erlaxatzeko leku aproposa.

Parkea, jendez josten da, iganeetan batez ere. Barbakoak egiten dituzte eta taberna eta jolasteko lekuak daudenez, egun osoa pasatzen dute. Neguan ez da oso normala jendea ikustea, Iparreko eguraldia ez duelako ezer ez laguntzen, baina udan, zuhaitzez beterik dagoenez, oso fresko egoten da eta batzutan eskertzen da.

Hona hemen argazki batzuk:






Azkenik, entrega behar genuen Din-A2ak igoko ditut. Lehenengoan, kokapen planua, erliebeak, lurzoru ebaketak etab.. daude. Bigarrenean, Pertsonen eskema kontzeptuala, bakarkako beharretatik hasita, taldeko beharrak arte.





Comentarios

Entradas populares