LOGELA


Nire logela, logela modernoa da, XXI. Mendekoa. Oheak “tren” moduan jarrita daude, horrela goiko ohearen espazioa aprobetxatuz, 8 tiradera ateratzen dira, metro bateko sakonerarekin. Aurreko paretan mahaia dago, txuria, altzari guztiak bezala. Hortxe egiten ditut maketak, berria zen arkitektura hasi baino lehen… Goian metal koloreko apalak, “tren” moduan jarrita ere. Alboan eskegita, 2m-ko argazki panoramikoa, Deniako kosta, oroipen politak etortzen zaizkit burura goiz guztietan, uda, oporrak, itsasoa… Paretak, gris kolorekoak dira, bi argi eta bi ilun, eguna ta gaua bezala. Paretan dauden aplikeen kristalezko pantaila, Londreseko kale baten argazki bat dira, txuri beltzez margotuta. Zeharkako argia LED modukoa da, bai ohe gainekoa bai mahaiko flexoarena, anbienteak eratzeko. Hegoaldeko paretan, horma-armairua dago. Iparreko paretan, leihoa, kriston bistekin. Lehenengo etxeko lorategia ta gero mendiak. Alboan Museoa.

Comentarios

Entradas populares